Alegiarrak hasi dira botoa ematen

Ataria 2022ko aza. 4a, 11:36

Herritarren hitza kontuan hartuko du udalak, hondakin bilketa sistemaren berrikusketan eta Larraitz auzoko ekialdeko proiektuan.

Gaur eta bihar herritarrek botoa emateko aukera izango dute. Gaur 09:00etan hasi dira eta eguerdirako 50etik gora izan dira bi proiektuen inguruan euren botoa eman dutenak.

18 urtetik gorako guztiek
18 urtetik gorako eta bozketaren unean herrian erroldatuta dagoen edonork parte hartu ahal izango du bozketan. Botoa aurrez aurre eta zuzenean emango dela zehaztu dute udal ordezkariek, argazkiarekin gaitutako dokumentu publiko —NAN, gidabaimena, pasaportea— baten bidez identifikatu ondoren. 

Larraitz ekialdearen kasuan, gutun-azal urdinak erabiliko dituzte, eta hondakin bilketa sistemari dagokionak okre koloreko gutun-azala izango dute. Larraitz ekialdeko proiektuaren kasuan, auzoaren alde horretan bizi direnen botoek gainontzeko herritarrenek baino gehiago balioko dutela azaldu dute: «Auzoko alde horretan bizi direnen botoek %90eko balioa izango dute, eta gainontzeko herritarrenek, %10ekoa». Hondakinen kasuan, berriz, herritarren boto guztiek balio bera izango dute.

Herri galdeketan parte hartu nahi dutenek kontuan izan beharko dute, gai bakoitzaren inguruan hiru aukera lauki egongo direla, hau da, hiru proiektu edo aukeren artean bat aukeratu beharko dute. Eta norberak bere hautua markatu beharko du papera gutun-azalean sartu baino lehen. Zehaztasun gehiago nahi duenak eskuragarri duela pasa den irailaren 28an udalbatzak onartutako Herri Kontsultarako araudia eman dute jakitera.

Guzti hori kontuan izanda, herritarrei beraien hautua egitea tokatuko zaie. Azaroaren 4an, ostiralean, 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eman ahal izango dute botoa. Larunbatean, aldiz, 09:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Bi egunetan udaletxea izango da botoa emateko leku bakarra.

Emaitza errespetatuko da
Alegiako Udala osatzen duten bi udal taldeetako kideek bozkatzeko deia luzatu diete herritarrei eta azpimarratu dute galdeketaren emaitza «erabakigarria» izango dela; «berau errespetatu eta gauzatzeko konpromiso publikoa hartzen dugu». 

Udal ordezkariek herritarrak «gogotsu», daudela esan dute, eta gaineratu dute: «Badakigu honelako bileretan parte hartzea ez dela erraza izaten». Hondakinen gaia baino, Larraitz auzoko eraberritzea herritarrei gertuagoko suertatu zaiela gaineratu 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!