29 parte hartzaile tortilla patata lehiaketan

Ataria 2022ko irailaren 17a

Arrakasta handiz hasi zituzten atzo arratsaldean Kalebeherako festak Alegian; Alegiako erraldoiak eta Giro Arte dultzaina taldearen kalejirarekin hasi zituzten. Bihar amaituko dira. 

Kalejiraren ondoren helduen eskuzko pilotako binakako finala jokatu zen, eta Unai Altuna eta Mikel Oiarbide izan ziren txapeldunak. Trikiti doinuen ondoren, tortilla patata lehiaketa egin zuten, eta arrakasta izan zuen hitzorduak, 29 parte hartzailek aurkeztu baitzuten tortilla. Ondoren zahagiardoa izan zuten eta giroa alaitzen DJa aritu zen.

Irailak 17, larunbata

  • 12:00. Krosa.
  • 16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
  • 17:00. Ume jolasak: zinta karrera. 21:00. Zahagiardoa.
  • 22:00. Bertsolariak.
  • 00:00. Trikitilariak.

Irailak 18, igandea

  • 12:30. Sagardo eta parrilla.
  • 15:00. Herri bazkaria; paella jatea.
  • 17:30. Gaztetxoen eta helduen pilotako finalak.

Argazkiak: Patxi Renobales.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!