Kalean gora eta behera korrika, Kalebeherako festetan

Irati Saizar Artola 2022ko irailaren 17a

Atzo hasi ziren Kalebeherako festak Alegian, eta gaur eguerdian txikienek gozatu dute jai giroaz; krosa egin dute, kalea gora igoz eta ondoren behera jaitsiz. Multzo ezberdinetan, adinez banatuta, ibilbide ezberdinak osatu behar izan dituzte.

Arratsaldean ere haurrek jolaserako aukera izango dute. 17:00etan hasita zinta karrera egingo dute. Eta ondoren, 21:00etan zahagi ardoa izango dute. Ordubete beranduago bertsolariak eta jarraian trikitilariak.

Eta igandean borobilduko dituzte festak. Eguerdian parrila piztuko dute eta sagardoz lagunduko diote parrilan erretakoari. Ondoren, 15:00etan, herri bazkaria egingo dute paella janez, eta amaitzeko, 17:30ean, gaztetxoen eta helduen pilotako finalak jokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!