Sei parte hartzaile Harri-jasotzaileen XV. Txintxarri Sarian

Ataria 2022ko uztailaren 14a

Alegiako Karmen festetan, igande honetan Harri-jasotzaileen XV. Txintxarri Saria izango da jokoan. Aimar Irigoien, Azpiazu, Eizmendi, Izeta IV.a, Goenatxo III.a eta Urra ariko dira lehian.

18:30ean hasiko da saioa, Alegiako Herri Eskolaren jolastokian. Hasieran eta tartean, Udane Ostolaza eta Aroa Santxez harri-jasotzaileen saioak izango dira.

Alegiako festen barruan ere, X. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. Bihar izango da jaialdia, 22:00etan hasita, Elorri frontoian. Kadete mailako finalean, Muruarekin batera Segurola ariko da, azken hau Leonet ordezkatuz; aurkari Zestau eta Iturrioz izango dituzte. Nagusien mailan Murua-Irazustabarrena eta Elola-Aizpuru ariko dira nor baino nor.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!