Alegiako jaiak 2022

Harri-jasotzaileen XV. Txintxarri Saria bertan behera

Ataria 2022ko uztailaren 16a

Alegiako festen barruan, bihar arratsaldean egitekoa zen txapelketa, baina aurreikusita dagoen beroa dela eta, lehiaketa bertan behera uzteko erabakia hartu dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, aurrerago egiteko asmoa dute. Data adosteko, harri-jasotzaileekin hitz egingo dute. Sei harri-jasotzailek parte hartu behar zuten biharko txapelketan: Aimar Irigoien, Azpiazu, Eizmendi, Izeta IV.a, Goenatxo III.a eta Urra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!