Aralarpeko Guraso Elkartearen izenean Jasone Armendariz Altzoko gurasoak eta Amaia Heriz Baliarraingo gurasoak hitz egin dute, eta Aralar Institutuaren zuzendari den Andu Martinez de Rituertok azaldu dituzte elkarretaratzea egitearen arrazoiak.
Alegiako Aralar Institutua osatzen duen komunitateak, hau da, ikasleek, gurasoek eta irakasleek, atzo arratsaldean, elkarretaratzea egin zuten institutuko jolastokian. Bi urteko esperientzia eta gero, jardunaldi jarraituarekin jarraitu nahi dute eta eskaera hori egin diote Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Aralarpeko Guraso Elkartearen izenean Jasone Armendariz Altzoko gurasoak eta Amaia Heriz Baliarraingo gurasoak hitz egin dute, eta Aralar Institutuaren zuzendari den Andu Martinez de Rituertok azaldu dituzte elkarretaratzea egitearen arrazoiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?