Dantza bat baino ez zen grabatu beharrekoa, eta hori baino ez zuten dantzatu Sutarriko adin ezberdineko 25 bat dantzarik. Gerturatutako herritarrak dantza gosez geratu ziren.
Elkar+ekin Gara, elkarrekin dantzan ekimena egin zuten, atzo, Euskal Herriko 70 bat plazetan. Tartean, Alegiako Sutarri dantza taldeak parte hartu zuen, eta atzo eguerdian egin zuten dantza herritarren aurrean. Elkarteek egiten duten lanari balioa eman nahi izan dio EIBE elkarteak, eta boluntarioek egiten duten lana ikusarazi nahi izan dute lehen ekitaldi honekin.
Dantza bat baino ez zen grabatu beharrekoa, eta hori baino ez zuten dantzatu Sutarriko adin ezberdineko 25 bat dantzarik. Gerturatutako herritarrak dantza gosez geratu ziren.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?