Alegiako Herri Eskolako HH 4 eta 5 mailako ikasleak Alegiako udaletxean bisitan izan dira gaur goizean. Lehendabizi, pleno aretoan bildu dira Arantxa Irazusta alkatearekin. Gaztetxoek hainbat galdera ekarri dituzte alkatearentzat eta horien inguruan solasean aritu dira. Ondoren, udaletxea barrutik ezagutzeko aukera izan dute, eta gero eskolarako bidea hartu dute.