Sutarri dantza taldeak tailerra eskainiko du otsailean eta martxoan

Ataria 2022ko urtarrilaren 27a

Astearteetan izango da, 16:00etatik 17:0etara, kultur etxean; apirilaren 1ean emanaldia eskainiko dute, kultur etxean.

Sutarri dantza taldeak dantza tailerra antolatu du 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoentzat. Otsaila eta martxoko astearteetan izango dira saioak (otsailak 1, 8, 15, 22, martxoak 8, 15, 22, 29) 16:00etatik 17:00etara, kultur etxean.

Izena sutarridantzataldea@gmail.com helbidean edo 616 648 413 zenbakian whatsapp bidez eman beharko da urtarrilaren 31 baino lehen. izen-abizenak, jaioturtea eta telefono zenbakia adierazita. Izena ematearekin batera, 25 euroko ordainketa egin beharko da Sutarri dantza taldearen kontu korronte zenbakian.

Tailerraren ostean emanaldia eskainiko dute gaztetxoek. Hain justu, apirilaren 1ean izango da emanaldi hori, kultur etxean, 17:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!