Celestino Tolosa alegiarra amiantoaren ondorioz hil zen 2008an. CAF enpresako langilea izan zen eta bere alabak, Kontxi Urbieta amarekin batera, borroka luzeari ekin zion epaitegietan. Guzti horren berri ematen du Otsanda Tolosak dokumentalean.
'Hauts' dokumentala eskainiko dute hurrengo asteartean, otsailaren 1ean, Alegiako kultur etxean, 19:00etan. Otsanda Tolosak bere lekukotza ematen du dokumentalean, Celestino Tolosa bere aitari gertatua azalduz.
Celestino Tolosa alegiarra amiantoaren ondorioz hil zen 2008an. CAF enpresako langilea izan zen eta bere alabak, Kontxi Urbieta amarekin batera, borroka luzeari ekin zion epaitegietan. Guzti horren berri ematen du Otsanda Tolosak dokumentalean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?