Neguko oinetakoen bilketa egingo dute Greziako errefuxiatuei bidaltzeko

Ataria 2021eko azaroaren 15a

Ostiralean Alegiako plazan egingo dute oinetakoen bilketa. Zaporeak Gobernuz Kanpoko elkarteak sustatu du ekimena, eta ahalik eta bota, zapatila eta zapata gehien biltzea dute helburu.

Alegiako Udalak bat egin du Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak sustatuta, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan dauden pertsonentzako negurako oinetakoak biltzeko kanpainarekin. 

Neguko baldintza gogorrei aurre egiteko botak, zapatilak eta zapatak behar dituzte Greziako kanpamentuetan, eta oinetako ezberdinak bildu nahi dituzte bertara bidaltzeko. Alegian hilaren 19an, ostiralean, egingo dute bilketa 17:00etatik 20:00etara. Errefuxiatuek neguan oinetakoak izan ditzaten, Alegiako plazan egongo dira herritarren oinetakoak jasotzeko zain.

Herritarrak etxean dituzten eta erabiltzen ez dituzten oinetako horiek ematera animatu nahi dituzte, "badelako oinetako horien beharra duen jendea". Beharrezkoa da oinetakoak egoera onean egotea erosoak izatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!