Jexux Mari Otaño omenduko du Elorri Aldapak

Ataria 2021eko azaroaren 11

Iaz zendu zen Jexux Mari Otaño alegiarrari omenaldia egingo diote larunbatean Elorri Aldapa saskibaloi taldekoek.

Herriko Elorri kiroldegian izango da, eta 17:00etan hasiko den Elorri Aldapa eta Bergara Soraluze taldeen arteko partidaren atsedenaldi luzean egingo dute. Otaño herriko Langaurre txirrindulari elkarteko presidentea izan zen, eta Elorri Aldapa saskibaloi taldetik azaldu dutenez, «hainbat txirrindulari proba antolatu eta beste hainbatetan lagundu zuen. Txirrindularitzaren alde lan handia egin zuen eta horregatik omenaldia egin nahi diogu».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!