Gonbidapen gutxi batzuk geratzen dira Sutarriren emanaldirako

Ataria 2021eko ekainaren 9a

Alegiako Udalak kultur eskaintza zabala antolatu du, eta lehen ekitaldia ostiralean izango da, 19:00etan. Alegiako Sutarri dantza taldearen emanaldirako gonbidapenak eskuratzea beharrezkoa da, eta gutxi batzuk geratzen dira.

Ostiralean emango zaio hasiera Alegiako Udalak prestatu duen udako kultur eskaintzari. Herriko Sutarri dantza taldeak eskainiko emanaldia, eta ekitaldi guztietarako den moduan, gonbidapenak eskuratu behar dira ikuskizunaz gozatu ahal izateko.

Gonbidapen batzuk geratzen direla aurreratu dute dantza taldetik, eta oraindik gonbidapena eskuratu ez duenak sutarridantzataldea@gmail.com helbide elektronikora edo 616 648 413 telefono zenbakira whatsapp bat idatzita izango du eskuratzeko aukera. Izen-abizenak zehaztu beharko dira.

Etziko emanaldia, 19:00etan, Alegiako eskolako jolastokian izango da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!