Hilean bi egun daude bolumen handiko altzariak eta hondakinak ateratzeko

Tolosaldeko Ataria 2021ko urt. 19a, 07:57
Argazkia: Alegiako Udala

Egutegiari kasurik egin gabe bolumen handiko altzariak eta hondakinak ezin direla kalera atera ohartarazi die Alegiako Udalak herritarrei. Gainera, Tolosaldeko Mankomunitatean jakinarazi behar da hondakinak noiz atera behar diren.

Alegiako Udalak herritarrak ohartarazi nahi ditu bolumen handiko altzariak eta hondakinak ezin direla edozein egunetan atera espazio publikora. Hilabetean bi egun daude, eta herrian bi gune daude zehaztuta bolumen handiko hondakinentzat.

Hilabete bakoitzeko bigarren eta laugarren ostegunak dira bolumen handiko altzariak eta hondakinak ateratzeko egunak. Horietatik aparte ezin dira mota horretako hondakinak atera. Horrez gain, kontuan izan da behar da herrian bi gune daudela zehaztuta. Bata, Larraitz auzoko 16. zenbakiaren eta errepidearen artean dauden zintzilikarioen eta beirako edukiontziaren ondoan da, eta bestea, Bideberrietan, Kalebehera aldean dagoen beira edukiontziaren ondoan.

Horrez gain, kontuan izan behar da Tolosaldeko Mankomunitatean jakinarazi behar dela hondakinak noiz aterako diren. 943 67 62 16 telefono zenbakira deitu beharko da, eta dagokion ostegunean, 20:00etatik aurrera atera beharko dira hondakinak dagokion tokira.

Udaletik neurriak errespetatzeko deia egin diete herritarrei.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!