Alegian 100 herritarretik gora elkartu ziren Urte Zahar arratsaldean eginiko manifestazioan. Herriko kaleak zeharkatu zituzten euskal presoen eskubideen aldeko aldarriekin. "Etxean eta bizirik nahi ditugu. Dispertsioa Stop. Sos presoak" lelopean elkartu ziren.
Senideek kinkea eta zapia eraman zituzten, herriko gazteek ikurrina eta udaletxeko zinegotziek, berriz, pankarta.