Kultur etxeko bazkide txartelak berritzeko aukera urtarriletik aurrera

Tolosaldeko Ataria 2020ko abe. 28a, 10:58

Alegiako Udalak urtarrilean eta otsailean egingo du Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkide txartelak berritzeko kanpaina.

Alegiako Udalak prest du kiroldegiaren erabilera martxan jartzeko bazkidetza kanpaina. Urtarrilean eta otsailean egingo du, eta 2020ko prezioak mantenduko ditu.

Lehenengo kuota normal ordaindu beharko dute bazkideek, eta pandemiak instalazioak ixtea eragingo balu, bigarren kuotan aldaketak egongo liratekeela aurreratu dute udaletik.

Hiru modu daude bazkidetza egiteko. Familiarra, helduena edota hobariduna. Alegian erroldatua izanez gero, familiarraren kuota 155 eurokoa da. Helduen kasuan, 100 euro eta hobariduna izanez gero, 62 eurokoa.

Alegian erroldatu gabea izanda, eta bazkide egin nahi izanez gero, familien kasuan, 202ko euro ordaindu beharko da. Helduen kasuan 130 eta hobaridunen kasuan, 81 euro.

Bestalde, hilabeterako bazkidetza egiteko aukera ere badago, eta 20 euro ordaindu beharko da.

Ordainketa helbideratuta duten bazkideei lehen kuota otsailaren 22tik 26ra bitartean kargatuko zaiela adierazi dute udaletik, helbideratuta duten kontutik. Baja eman nahi dutenek, otsailaren 15a baino lehen jakinarazi beharko dute, eta kultur etxean itzuli beharko dute txartela.

Ordainketa helbideratu gabe dutenen kasuan, eta 2021ean bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, otsailaren 22a baino lehen egin beharko dute dagokien ordainketa. Kutxabankeko 2095 5020 03 1061513718 kontu zenbakian sartu beharko dute dirua, eta gero ordainagiria kultur etxean aurkeztu beharko da.

Informazio edo argibide gehiago jasotzeko kultur etxera joan daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta eskuratu daiteke.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!