N-1 errepidean, Alegian, 5 ibilgailuren arteko auto istripua

Ataria 2020ko abenduaren 2a

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez 08:30ak inguruan istripua izan da N-1 errepidean, 430 kilometroan. SOS Deiak-ek gaineratu duenez, bost ibilgailuren artean izan da talka. Ondorioz, zauritu bat Asuncion Klinikara eraman dute. Donostiako noranzkoan 3 kilometroko ilarak sortu dira. Ondoren, ordea, errepidea zabaldu eta ilarak gutxituz joan dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!