Neurri bereziak hilerrira joateko

Naia Vazquez 2020ko urriaren 30a

Segurtasun neurriak errespetatzea eskatu du Alegiako Udalak. 

Alegiako Udalak arduraz ibiltzeko eskatu die biztanleei igandeari begira. Santu Guztien eguna izango da eta  hilerrira hurbilduko direnak asko izango direla aurreikusten dutenez, segurtasun neurriak mantentzeko eskatu dute. Sarrera eta irteera ezberdinduko dituzte, eta sei pertsonatik gorako taldeak ezin direla bildu eta maskara erabili behar dela gogoratu du. Bestetik, kapera itxita egongo dela argitu du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!