Erosketa bonuak hilaren 16a bitarte egongo dira salgai

Ataria 2020ko urriaren 6a

Alegiako Udalak uztailean salgai jarri zituen herrian kontsumoa sustatzeko bonuak, eta hilaren 16a bitarte egongo da eskuratzeko aukera kultur etxean.

Alegiako Udalak uztailean jarri zuen martxan herriko saltokietan kontsumoa sustatzeko bonuen kanpaina, eta amaierara iristear da. Oraindik, ordea, bonu batzuk geratzen dira salgai kultur etxean. 

Kanpaina honi esker, herritarrek bost euroko bonuak erosi eta hamar euro kontsumitzeko aukera dute herriko saltokietan. Urriaren 16a, ostirala, izango da azken bonuak eskuratzeko eguna. Interesatuek kultur etxean erosi beharko dituzte bonuak 16:00etatik 19:00etarako ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!