Gipuzkoako banakako Erlojupeko Txapelketa jokatu dute Alegian

Leyre Carrasco 2020ko irailaren 20a

Gaur jokatu da Gipuzkoako banakako Erlojupeko Txapelketa Alegian, eta eskualdeko hainbat txirrindularik parte hartu dute.

Gizonezkoen junior mailakoak izan dira lehenengoak parte hartzen, 10:00etan hasita, eta 18,5 kilometro egin dituzte. Bertan Limousin-Oriako taldeko Imanol Morales tolosarrak, Arkaitz Garmendia berastegiarrak eta Unai Zubeldia ibartarrak parte hartu dute, eta Ampo taldeko Unax Iztueta baliarraindarra.

Emakumezkoen proban junior eta 23 urtez azpiko mailetakoak aritu dira, 11:00etatik aurrera, eta gizonezkoen junior mailakoen antzera hauek ere 18,5 kilometro egin dituzte. Bertan Gipuzkoa Ogi Berriko Eukene Larrarte tolosarrak eta Sopela taldeko Naia Amondarain ibartarrak parte hartu dute 23 urtez azpiko mailan, eta Limousin-Oriako taldeko Xubane Garaik, Kattalin Iriondok eta Lur Zufuriak junior mailan.

Gizonezkoen elite eta 23 urtez azpiko mailetakoak 12:15ean hasi dira eta hauek ordea. 25 kilometro ibilbidea izan dute. Laboral Kutxako Iñaki Diaz tolosarrak parte hartu du bertan.

GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO SAILKAPENA

  • Asier Pozo - 00:24:20-380
  • Daniel Casais - 00:24:22-730a
  • Enekoitz Azparren - 00:24:23-290a
  • Beñat Carbayeda - 00:24:39
  • Aimar Erostarbe - 00:24:47
  • Kimetz Etxabe - 00:25:08
  • Haimar Etxeberria - 00:25:33
  • Arkaitz Garmendia - 00:25:42
  • Imanol Morales - 00:25:43
  • Iñaki Errazquin - 00:25:44
  • Unai Cueva - 00:25:56
  • Unai Zubeldia - 00:26:00
  • Unax Iztueta - 00:26:12
  • Aitor Agirre - 00:26:47
  • Nicolas Alustiza - 00:26:49

 

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

23 urte azpikoak

  • Naia Amondarain - 00:27:36
  • Eukene Larrarte - 00:27:58
  • Usoa Ostolaza - 00:28:04

Juniorrak

  • Garazi Estevez - 00:29:20
  • Xubane Garai - 00:29:29
  • Arene Etxarri - 00:29:42
  • Lur Zufiria - 00:30:22
  • Kattalin Iriondo - 00:31:17
  • Amaia Zamora - 00:32:40
  • Naia Mangas - 00:34:57

 

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

23 urte azpikoak

  • Xabier  Mikel Azparren - 00:30:19
  • Xabier Isasa - 00:31:03
  • Mikel Mujika - 00:31:51
  • Xabier Berasategi - 00:32:06
  • Jon Arakama - 00:32:52
  • Asier Azkarate - 00:33:07
  • Iñaki Diaz - 00:33:40
  • Mikel Berasategi - 00:33:49
  • Iñigo Eizagirre - 00:34:21
  • Andoni Azkarate - 00:34:36
  • Aimar Aiestaran - 00:34:51

Elite

  • Txomin Osoro - 00:32:42

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!