Irakurle Taldearen lehen saioa egingo da, bihar, 18:00etan

Ataria 2020ko irailaren 16a

Alegiako Irakurle Taldea bihar elkartuko da lehen aldiz.

Koronabirusaren pandemiak bertan behera utzi zuen Alegiako Irakurle Taldearen hasiera. Bihar egingo dute, ordea, lehen saioa kultur etxean, 18:00etatik aurrera. Amaia Goikoetxea herritarrak dinamizatuko du, eta kasu honetan, Alberto Ladron Arana idazlearen Piztiaren begiak liburua izango dute solaserako gai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!