Gonzalez Solaren heriotza salatzeko elkarretaratzea egingo dute Alegian

Ataria 2020ko irailaren 5a

Igandean, irailak 6, 13:00etan egingo dute kontzentrazioa Alegiako plazan. Martuteneko espetxeko ziegan azaldu zen hilda atzo Bilboko euskal presoa. 

2005eko martxoan atxilotu zuten Donostian, eta aurtengo martxoan bete zituen zigorraren hiru-laurdenak. Bilbokoa zen, eta 47 urte zituen. Gonzalez Solarekin, hemezortzi dira kartzelan hildako euskal presoak. Horietatik zazpi gaixotasunen ondorioz edo osasun arazo batengatik, eta beste bederatzi beren buruaz beste eginda agertu ziren. 

Igor gudari. Agur eta ohore. Herriak ez du barkatuko lelopean egingo da igandeko elkarretaratzea Alegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!