Erosketa bonuak, baita Abuztuan ere

Ataria 2020ko abuztuaren 3a

Saltokietako kontsumoa sustatzeko bonuak Alegiako udaletxean salduko dira, gaurtik aurrera.

Alegiako Udalak adierazi duenez, "harrera ona" eduki du herriko saltoki eta negozioetako kontsumoa sustatzeko martxan jarritako bonu sistemak. Gaurtik aurrera, bonu horiek udaletxean salduko dira 10:00etatik 13:00etara, hilabete osoan zehar.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!