Pasa den larunbatean Alegian ezaguna den eta kalean bizi den pertsona bat erasotu zuten. Gaztea Asanbladak esandakoaren arabera, gasolina bota zioten burutik behera eta ondorioz, begietan erredurak eragin zizkioten.
Eraso hori salatzeko Alegiako Mendi Asanbladak gaur 21:00etan, etxeko leiho edota balkoietatik zartaginak eta txintxarriak jotzeko deia egin du.