Koronabirusa

Bisera babesleak iritsi dira Alegiako herritarrentzat

Ataria 2020ko apirilaren 3a

Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutuak 3D inprimagailu bidez egindako bisera babesleak eman dizkio Alegiako Udalari.

Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutua 3D inprimagailuak erabiliz babes maskarak ekoizten ari da. Osasun sailaren eskaerari erantzunez, institutuko langileak txanda ezberdinetan ari dira lanean eta horietako maskara batzuk Alegiako Udalera bideratu dituzte: "Udal brigadako langileentzat, etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dutenentzat eta saltokietako langileentzat dira jaso diren maskara horiek", adierazi dute udaletik. Alegiako Udalak "eskerrak" eman dizkie Tolosaldea Institutuko langileei "egoera honetan eskaintzen ari diren zerbitzuarengatik".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!