Alegiako Kultura batzordeak martxan jarri du Irakurle Taldea herrian, eta ostegunean izango dute lehen saioa, 18:00etan, liburutegian. Amaia Goikoetxea Orbegozo herritarrak egingo ditu dinamizatzaile lanak. Proposamenaz, irakurle taldeez, irakurzaletasunaz... aritu da. 111 Akademian egiten du lan, eta irakurleekin harreman zuzena du eta, nola ez, bere lanaz ere hitz egin digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?