Pasahitza (zaharra)

Mendiko segurtasunaz eta prebentzioaz eskainiko du saioa, bihar, Igor Lasak

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko urtarrilaren 27a

Prebentzioari eta mendiko segurtasunari buruzko prestakuntza saioa izango da Euskal Mendizale Federazioaren eskutik, bihar, 18:30ean, Alegiako kultur etxean. Gipuzkoako Mendi Federazioko kidea den Igor Lasa izango da hizlaria. Saio praktikoa izango da, eta biztanle guztiei zuzendua dago.

Mendian kontuan hartu beharreko hainbat gauza ekarriko ditu gogora Lasak hitzaldian. Eta hitzaldi hauek antolatzearen arrazoia, 96tik 2018ra, hirukoiztu egin dela erreskateen kopurua izan da.

Besteak beste, txikitatik mendizaletasuna transmititzen egiten du lan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!