Pasahitza (zaharra)

"Pasarela garrantzitsu batean ikusi nahiko nuke neure burua"

Naiara Roldan de Aranguiz 2020ko urtarrilaren 7a

Inge Zubeldia alegiarrak urtebete bete du Inge Zubeldia atelierraren ateak zabaldu zituenetik, Tolosako Berazubi auzoan. Amets bati jarraika, ametsa errealitate bihurtuta, oihal artean betetzen du bere egunerokotasuna. Diseinatzaileak bere lanaren berri eman du.

Tolosan ezkongaien arropan hutsunea zegoela antzeman eta merkatu horri ekitea erabaki zuen. Honela, lehenengoz Wed in Sas Sebastian azokan parte hartu du bere diseinuekin: "Zurea beste 61 diseinatzaileen artean berezia egitea zaila da, baina bakoitzak bere puntua dauka. Nik badakit niregana datorrena ez dela joango bestearengana, nirea gustatu zaiolako eta alderantziz. Bakoitzak berea egin behar du". 

Inge Zubeldiaz ezkondu nahi duten ezkongaiak "femeninoak eta sobrioak" direla aitortzen du alegiarrak. Gainera, bere oihalei erreparatuta "lan delikatuaz" ari garela argi du.

Etorkizunera begira, "pasarela garrantzitsu batean" ikusi nahiko lituzke bere sormen lanak. Urrutira joanda New York aipatzen du gazteak, baina gertuagora begira, "Bartzelonako Bridal Week-ean" parte hartzea gustatuko litzaiokeela argi utzi du Ataria-ko mikrofonoetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!