Herritarrei aurkeztu diete Elorri-Aldapa saskibaloi kluba

Tolosaldeko Ataria 2019ko aza. 9a, 17:57

Duela urtebete herritar batzuk hasitako ahaleginak bere fruitua eman du, eta gaur aurkeztu dute alegiarren aurrean Elorri-Aldapa saskibaloi kluba.

Bi talde dituzte. Gizonezkoena, hirugarren mailako seniorren taldea da, eta bestea emakumezkoena. Aurtengo denboraldirako nesken taldea ezin izan dutela osatu adierazi dute, baina astelehenero elkartzen direla entrenamenduak egiteko, eta hurrengo denboraldirako taldea izan dezaten lanean jarraituko dutela. Horrez gain, kadeteen mailan hasteko asmoa dutela ere aurreratu dute klubetik.

Eskerrak emateko ere baliatu nahi izan dute aurkezpen ekitaldia: "Bereziki kultur etxeko Monika Atxutegiri. Aurreko agintaldiko Unai Amundarain eta Unai Iraolari, oraingo udaleko partaide guztiei eta baita, beste hainbat babesleri". Eskerrak ematean bazkideak ere ez dituzte aparte utzi, eta azpimarratu dute dagoeneko 150 kide direla.  

Eta jokalari guztiak banan bana aurkeztu dituzte: Eñaut Zabala, Unai Aizpuru, Asier Rojo, Mikel Irazusta, Jon Irazusta, Iñaki Karrera, Aitor Agirre, Igor Agirre, Jon Azpeitia, Erik Lekuona, Lander Karrera, Joseba Lasa eta Igor Barrenetxea, Irati Barrenetxea, Izaro Lopetegi, Enara Karrera, Olaia Karrera, Maia Amundarain eta Garazi Beloki.

Herriko hiru kirolari ere omenaldi txiki bat egin nahi izan diete. Igeriketan, atletismoan eta triatloian aritzen den Paula de Pozoren amak jaso du lehen oroigarria. Bigarrena Gorka Zubeldia mendi lasterkariak jaso du, eta azkenik, Iñaki Artolarentzat izan da hirugarren oroigarria. Kasu honetan ere amak jaso du saria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!