Alegiako jaiak 2019

Txintxarriak prest dira asteartera bitartean jai giroan murgiltzeko

Jon Miranda Labaien 2019ko uzt. 10a, 11:59

Alegian, jai egun handia da uztailaren 16a, Karmen eguna; aurten asteartearekin egokitu denez festak ordura arte luzatuko dira.

Bost egun iraungo dute Alegiako Karmen jaiek, etzi hasi eta asteartean, hain justu, Karmen egunean bukatuz. Bibalabirjen jaiek ere bost eguneko iraupena izango dute, baina gaur hasi eta igandera bitartean luzatuko dira ekitaldiak.

Ostiralean, 19:00etan botako dute jaiei hasiera emateko suziria eta orduan igoko dute txintxarria udaletxera. Aurten, udal talde berriak botako du txapligua eta txupinazoaren aurreko unean, Villabonako Besamotza konpartsako erraldoi eta buruhandiak ibiliko dira kalez-kale.

Kirol hitzordu ugari izango dira jaietan eta igandean, uztailak 14, hitzordu garrantzitsua izango da Larraitz auzoko plazan. Harri-jasotzaileen XIII. Txintxarri Saria izango da, harri txikien Euskadiko txapelketa. Gipuzkoarrak izango dira parte hartzaile gehienak: Imanol Albizu Arrillaga Goikoetxea, Iñigo Eizagirre Askarai, Hodei Iruretagoiena Uria Izeta IV, Mikel Lopetegi Gereka Urra, Xabat Olaizola Aristi eta Aimar Irigoien Jauregi; eta bakarra, berriz, bizkaitarra: Inhar Urruzuno Pagoaga.

BOST EGUN, GAUR HASITA

Gaur abiatuko dituzte Bibalabirjen jaiak Alegian eta lehen eguna goizaldera arte luzatzeko asmoa dute. Iaz egin zuten bezala, 06:00etan gaupasa egin dutenekin argazkia ateratzeko hitzordua egin dute antolatzaileek.

Iaz abiatutako bideari jarraituz aurten ere, ostirala, mozorroen eguna izango da. Boulebardean bazkarian bilduko dira parte hartzaileak eta kuadrillen arteko jokoak egingo dituzte bazkalostean. Ostirala borobiltzeko, reggae gaua antolatu dute: Ziribulo Sound, Stepi Selektah eta Bass Again Soinu Sistemak taldeekin.

Musikak presentzia nabarmena izango du Bibalabirjen festetan. Gaur Soinuz Blai taldearekin erromeria izango da eta bihar Unidad Alavesa taldea izango da. Larunbatean, Herenegun, Basati eta Desegin taldeen kontzertuak izango dira, eta igandean, egitarauarekin amaitzeko, Taupada taldearen akustikoa izango da.

ALEGIAKO FESTAK 2019

Uztailak 12, ostirala

17:00. Haurren Santos Torneoaren futbitoko finala eskolako patioan.

18:30. Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupetan.

18:30. Villabonako Besamotza erraldoi eta buruhandi konpartsa, Loatzo musika eskolako musikariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.

19:00. Kontzentrazioa plazan Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean.

19:00. Txupinazoa udal talde berriaren eskutik. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.

21:00. Zahagiardoa zubian.

22:30. Bertsolariak Elizpe zineman. Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Eli Pagola, Maddalen Arzallus eta Imanol Irazustabarrena. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix.

00:00. Niña Coyote eta Chico Tornado eta Ze Esatek! taldeen kontzertuak.

Uztailak 13, larunbata

09:00. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.

12:00. Sagardo dastatzea sardina eta txorizo erreekin. Sagardotegiak: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi, Zalbide eta Aulia. Irma Karrera eta Jokin Tolosa trikitilariek alaiturik.

15:00. Alegiako IV. Goitibehera Jaitsiera Napar-Etxeberritik behera.

18:00. Pilota: Alegiako IX. Pilota txapelketako finalak. Neskak palaz eta mutilak eskuz binaka. Profesionalak: Artola Urretabizkaia vs Bengoetxea-Aranguren.

21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoan.

23:00. Deabru Beltzak taldearen Les tambour de feu emanaldia kaleetan zehar.

00:00. DJ Josu Rodriguez.

Uztailak 14, igandea

09:00. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin.

11:00-14:00. Haur parkea eskolako patioan.

12:15. Leiho eta balkoi ederrenaren lehiaketaren sari banaketa.

12:30. Aire Ahizpak taldearen emanaldia.

16:00. Haur parkea eskolako patioan.

18:00. Apar festa.

18:30. Herri kirolak Larraitz auzoko plazan: Harrijasotzaileen XIII. Txintxarri Saria jokatuko dute. Harri txikien Euskadiko harrijasotze txapelketa.

Partehartzaileak: Inhar Urruzuno Pagoaga, Imanol Albizu Arrilaga Goikoetxe , Iñigo Eizagirre Ascaray, Hodei Iruretagoiena Uria Izeta IV, Mikel Lopetegi Gereka Urra, Xabat Olaizola Aristi, Aimar Irigoien Jauregi.

19:30. Tio Teronen Semeak taldeak Festamentua emanaldia eskainiko du.

21:00. Zahagiardoa egingo dute plazan.

23:00. Fan&Go taldearekin erromeria.

Uztailak 15, astelehena

09:00. Giro arte taldeak alaituriko diana.

09:00. Erretiratuek antolatutako mendi ibilaldia.

11:00. Erretiratuentzat hamaiketakoa.

14:00. Umeen bazkari herrikoia plazan.

15:00. Haurrentzako play-back saioa.

Ondoren, zumba saioa.

16:30. Gora kasete haur antzerkia plazan.

18:00. Umeentzako txokolatea plazan.

19:00.Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.

21:00. Zahagiardoa plazan.

23:00.Sara Zozaya eta Nerabe taldeen kontzertuak egingo dituzte plazan.

Uztailak 16, aasteartea

Karmengo Amaren Eguna

09:00. Patxaranga txarangarekin diana.

09:00. 3X3 saskibaloi txapelketa eskolako patioan. Kadete, infantil eta alebin mailak.

12:30. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.

Ondoren, Patxaranga txaranga kaleetan zehar.

18:00. Umeentzat jokoak herriko gazteen eskutik, eskolako patioan.

19:30. Harresi taldearekin erromeria.

21:00. Zahagiardoa plazan.

23:00. Harresi taldearekin erromeria.

00:00. Txintxarria erre eta jaiak agurtuko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!