Uztailaren 5etik 7ra Aralarrera irteera, mendi taldearekin

Ataria 2019ko ekainaren 20a

Alegiako mendi asanbladak irteera egingo du uztailaren 5etik 7ra, Aralarrera.

Ostiral arratsaldez abiatuko dira Buruntzunzinera lo egiteko. Larunbat osoa Igaratzan pasako dute, eta igandea Artubin. Eraman beharrekoak lotarako zakua, eta ostiraleko afaria eta larunbateko bazkaria izango dira. Gainerako otorduak mendi asanbladak jarriko ditu. Joan nahi duenak izena hilaren 24a baino lehen eman beharko du alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita. Helduek 20 euro eta umeek 15 euro ordainduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!