Rockbotic-ari buruzko ate irekiak egingo dituzte Alegian

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko ekainaren 13a

Alegiako Iturri Zahar guraso elkarteak datorren ikasturtean Rockbotic-a eskaintzeko asmoa du, hori dela eta, ate irekien jardunaldia antolatu dute, astelehenerako.

Alegiako eskolako Iturri Zahar guraso elkarteak, datorren ikasturtean Rockbotic-a eskaintzeko asmoa du, eta hori ikasle eta gurasoen artean ezagutzera emateko, ate irekien jardunaldia antolatu dute.

Astelehenean, hilak 17, 16:00etan, izango da eskolan bertan. «Hainbat eskoletan hasiak dira, eta interesgarria iruditu zaigu berau, gurera ekartzea», adierazi dute guraso elkartetik. Datorren ikasturtean HH5-LH6an izango diren haurrei zuzendua izango da. Ate irekietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, aldez aurretik, guraso elkarteko helbide elektronikora idatziz. Eta mezuan, haurraren eta bertaratuko den gurasoaren izena eta abizenak adierazi beharko dira.

Haurrak, adin eta ezagueraren arabera maila ezberdinetan banatuta jarriko dituzte, Rockbotic-arekin helburuen artean hauek dituzte: teknologiaren erabilera arduratsua egitea; erabilera praktikoa jolasaren bitartez egitea, curriculumeko edukietan ikasitako kontzeptu teorikoak finkatzeko; zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako oinarrizko kontzeptuen errefortzua egitea; eta sormena, talde lana eta jende aurreko aurkezpenak sustatzea.

BI ENTRENATZAILE

Alegiako Iturri Zahar guraso elkarteak, 2019-2020 ikasturterako, eskola kirolerako bi entrenatzaile kontratatuko ditu. Interesatuek curriculumak kultur etxera joanda edo kultura@alegia.eus helbidera bidalita aurkeztu beharko dituzte. Epea ekainaren 21ean amaituko da. Informazio gehiago nahi duenak kultur etxean eskuratu ahal izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!