Regina Sorarrain, Aurrera Alegiako alkategaia

Ataria 2019ko apirilaren 17a

Eskuinetik hasita, bosgarrena da Regina Sorarrain.

Herritik, herriarentzat sortu dute Aurrera Alegia taldea. Udal hauteskundeetan, Regina Sorarrain izango du zerrendaburu, hamaika lagunez osatutako taldeak.

«Alegiarren bizi kalitatea hobetzeko hainbat proposamen jasotzen ditugu. Talde anitza da gurea, pentsaera oso desberdinez osatua».

Regina Sorarrain Lasa (Alkiza, 1969), Alegiako eskolako irakaslea da, eta bi haurren ama. Herrian sortutako ekimenetan parte hartzeaz gain, hainbat taldetan aritu izan da lanean.

Sorarrainekin batera, 10 lagunek osatzen dute zerrenda: Andrea Larrañaga, Maialen Landart, Pili Palomares, Olga Jimenez, Aitor Urdanpilleta, Agustin Roman, Jesus Loidi, Jasone Oyarbide, Nekane Mugica eta Mª Jose Larrarte.

Bere hitzetan, «herria bizi dugun jendea bildu gara, egunerokoan bertako errealitatea gertutik ezagutzen dugunak. Gauza batek biltzen gaitu: Alegiaren alde lan egiteko prest gaude».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!