Alegiako EH Bilduk aurkeztu du udal hauteskundeetarako zerrenda

Ataria 2019ko apirilaren 15a

Alegiako EH Bilduk prest du maiatzaren 26ko hauteskundeetara aurkeztuko duen taldea.

Arantxa Irazusta buru duen zerrenda sei emakumez eta sei gizonezkoz osatua dago, ondoko kideekin:

1. Arantxa Irazusta Etxeberria
2. Ana Usandizaga Altuna
3. Unai Iraola Agirrezabala
4. Eider Zubillaga Agirrezabala
5. Amaia Jimenez Arandia
6. Silbestre Balerdi Urrestarazu
7. Inaxio Rekondo Etxarri
8. Rosi Barandiaran Merino
9. Imanol Irazustabarrena Garmendia
10. Manex Elola Gorostidi
11. Ainara Tomasena Lasa
12. Iñigo Elola Bengoetxea

Talde honen jendaurreko aurkezpena maiatzaren 2an, osteguna, 18:30ean egingo dute Alegiako plazan. Hautagaiak aurkeztearekin batera, datozen lau urteetarako prestatu den programaren berri emango dute. Ekitaldi berean hautagaitzari babesa adierazteko argazki bat aterako da. Herritarrak ekitaldira, eta argazkian ateratzera gonbidatzen dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!