Txintxarriak Martxan, inauterietan

Ataria 2019ko otsailaren 28a

Txintxarriak Martxan ekimeneko ibilaldian parte hartu dutenek ezusteko atsegina jaso dute. San Juan eskolan egin dute geldialdia, bertako ikasleen jaialdia ikusteko.

Plazatik abiatu eta eskolarako bidea egin dute, eta bertako ikasleekin ospatu dute Ostegun Gizen eguna. San Juan eskolako ikasleek inauterietako jaialdia egin dute, eta talde guztietako ikasleek dantza ezberdinak egin dituzte inauteri doinuek lagunduta. Amaieran kalejira egin dute eskolako patioan.

Txintxarriak Martxaneko kideak gustura egon dira dantzariei begira eta txalo zaparrada ederrak eskaini dizkiete parte hartzaile guztiei. Dantzaren ostean, ibilaldiarekin jarraitu dute adinekoek eta ondoren ohi bezala, hamaiketakoa egiteko bildu dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!