Saskibaloi talde bat osatzeko lehen bilera irekia egingo dute, Alegian

Ataria 2019ko otsailaren 21a

Alegiako herritar talde baten borondatez, Alegian saskibaloi talde bat sortzeko ideia indarra hartzen ari da.

Egitasmoaren bultzatzaileek bi taldez osaturiko klub bat sortu nahi dute, eta guztiari buruz hitz egiteko bilera irekia hilaren 26an, 19:00etan, kultur etxean egingo dute. Talde horietako bat emakumezkoena izango litzateke, eta bestea gizonezkoena; bi kasuetan, 16 urtetik gorako kidez osatuta.

Klub bat eratzeak pauso ugari ematea eskatzen du, taldeak osatzeaz gain. Saskibaloirako afizioa duten 16 urtetik gorako herritar guztiak bertaratzera deitu dituzte, eta baita klubaren eratzean edo bestelako lanetan lagundu nahi dutenei ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!