Arantxa Irazusta Etxeberria izango da Alegiako EH Bilduren alkategaia

Ataria 2019ko urtarrilaren 17a

Arantxa Irazusta Etxeberria izango da maiatzeko hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua.

"Ilusioz eta arduraz" hartu duen zeregin honetan, bukatzear den legealdian udalean aritu diren hainbat izango ditu alboan, tartean egungo alkatea den Unai Iraola. Zerrenda osoa antolatzeko badute ere, dagoeneko Alegiako EH Bilduko hauteskunde batzordeak bizkarrezurra baduela adierazi dute.

Bestalde, talde hori datozen urteetan aurrera eraman nahi duen Herri Programa osatzen ari dela jakinarazi dute: "Herritarrekin batera osatu nahi dugu programa eta horretarako azken urteotako balantzea egiten aritu gara orain arte. Inkestak egin eta ekarpenak jaso ditugu, batzarren bat ere egin da, eta antzeko bidean jarraituko dugu, aurrera begira udalak burutu beharrekoak zehazteko”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!