Euskara hauspotzeko hainbat ekitaldi, datozen egunotan

Ataria 2018ko azaroaren 21a

Alegiako eskolako ikasleak, euskaren aldeko aldarriarekin

Azaroaren 23an hasi eta abenduaren 3ra bitartean ospatuko den Euskaraldiaren bueltan, ekitaldi hainbat antolatu dituzte Alegian; horietako gehienetan ikasleek hartuko dute parte.

Euskaraldiaren hasierarekin batera, ostiralean, San Juan ikastetxeko ikasleek kalejira bat egingo dute eskolatik plazara, 11:30ean hasita. Unai Iraola alkateak harrera egingo die udaletxean eta pregoia botako dute, bertso batzuekin batera.

Azaroaren 27an, asteartean, eskolako ikasleek herri kirolak egingo dituzte 14:15etik aurrera Elorri pilotalekuan, eta hilaren 29an, ostegunean, eta ordu berean, karaokeaz gozatzeko aukera izango dute eskolako ikasleek, kultur etxeko areto nagusian.

Abenduaren 3ko Euskararen Eguneko ospakizunekin borobilduko dute egitaraua. Hain zuzen, egun hori Euskaraldiaren azken eguna izango da. 14:15ean DBHko ikasleek bideoklip lehiaketa egingo dute kultur etxean, eta San Juan eskolakoek, berriz, agurra, sari banaketa, dantza eta gaztain jatea egingo dituzte. 18:30ean Euskaraldiako diana eta parte hartzaile guztien argazkia egingo da eta eguna borobiltzeko, Eizmendi tabernan luntxa izango da, Euskaraldiako txapa daramaten herritarrentzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!