Urriaren 27ko Nordic Walking ikastarorako izena emateko epea ostiralean amaituko da

Ataria 2018ko urriaren 15a

35 euroko prezioa izango du eta goizeko 09:00etatik 12:00etara eskainiko da.

Udazkeneko egitarau kulturalaren baitan, Nordic Walking ikastaroa eskainiko da datorren urriaren 27an, larunbata. Bastoiez lagunduta oinez ibiltzeari deitzen zaio Nordic Walking eta Europa iparraldeko herrialdeetan jende askok praktikatzen du.

Bada, horren inguruko ikastaroa eskainiko da hilaren 27an goizeko 09:00etatik 12:00etara. Bertan parte hartu nahi dutenek zabalik dute kultur etxean izena emateko aukera eta zabalik egongo da urriaren 19ra bitartean, ostirala. Ikastaroak 35 euroko prezioa izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!