Eguberriak arte, ekitaldi aukera zabala Alegian

Tolosaldeko Ataria 2018ko urr. 9a, 12:03
Katiuska Antzerki Taldeak zabaldu zuen, ostiralean, udazkeneko egitaraua

Alegiako Kultura batzordeak aurkeztu du Udazkeneko Kultur Egitaraua. Abenduaren 20a arte hainbat jarduera antolatu dituzte batzordetik

Alegiako Kultura batzordeak aurkeztu du Udazkeneko Kultur Egitaraua. Dagoeneko martxan dago, aurreko ostiralean lehen ekitaldia egin baitzen, Katiuska antzerki taldearen Zorion Hutsa antzezlana, eta kultur etxeko jostun txokoa ere abian jarri delako.

Abenduaren 20a arte hainbat jarduera antolatu dituzte batzordetik. Ohiko moduan, egitarau anitza prestatu da, gustu eta adin guztietako herritarrei zuzendua.

URRIAREN 8TIK ABENDUAREN 17RA
Jostun txokoa.
17:00etatik 18:30era kultur etxean.

URRIAK 16; asteartea
Ipuin kontaketa: Ines Bengoa
17:00etan liburutegian.

URRIAK 20, larunbata
Txintxarri Eguna.
Txintxarri Txiki, Txintxarri eta Badalonako (Katalunia) Betulia abesbatzen kontzertua.
19:45ean elizan.

URRIAK 27, larunbata
Nordic Walking ikastaroa.
9:00-12:00.
Izen ematea kultur etxean.

AZAROAK 9, ostirala
Antzerkia: “Hozkailua”
Artedrama taldea.
22:00etan Elizpe zinean.

AZAROAK 16, ostirala
Antzerki foroa: Alu Ulu.
Arremanitz koperatiba.
18:00etan Elizpe zinean.

AZAROAK 23, ostirala
Dokumentala: “Aralar, mundua leku den lurra”.
Zuzendariak: Garazi Auzmendi, Iban Toledo, Aloña Jauregi eta Ion Fontenla.
22:00etan Elizpe zinean.

AZAROAK 25, igandea
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.
12:00etan kontzentrazioa. Ondoren, bertso poteoa.

ABENDUAK 2, igandea
Mendi Irteera: Aldaba-Santa Marina.
Mendi asanbladak antolatuta.

AZAROAK 29, osteguna
Ipuin kontaketa: Baleube taldea.
17:00etan liburutegian.

ABENDUAK 3, astelehena
Euskararen eguna.

ABENDUAK 20, osteguna
Ipuin kontaketa: Baleube taldea.
17:00etan liburutegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!