Alegiako Azoka Berezirako izena emateko epea, zabalik

Ataria 2018ko irailaren 17a

Irailaren 30ean ospatuko dute Artisau eta Barazkien Azoka Berezia Alegian. Hilaren 21a arte eman ahal izango da izena, kultur etxean

Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta aurtengo ekitaldia irailaren 30ean, igandea, egingo da.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Ohi bezala, herriko ekoizleek eta inguruko baserrietakoek izango dute azokan egoteko aukera. Gaur zabaldu da izena emateko epea, eta irailaren 21era bitartean egin ahal izango da Alegiako kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!