Jolas betean aritu dira umeak Kalebeherako festetan

Ataria 2018ko irailaren 15a

Atzo abiatu ziren festak Alegiako auzoan eta gaur goizeko krosaren ostean, 16:00etan hasita pala txapelketa eta ume jolasak izan dira.


Lokotxak biltzen, txingak eramaten, zaku karreran eta soka-tiran ibili ondoren, urteroko zinta karrera egin dute umeek. Zinta eskuratu duten umeak opari eta guzti joan dira etxera. Arratsaldea borobiltzeko txokolatea izan dute parte hartzaile guztiek.

Zahagiardoaren ondoren, gaur 22:30ean, bertsolariak arituko dira eta ondoren trikitilariak.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!