Iñaki Artola Bizkaia Txapelketako finalera sailkatu da

Tolosaldeko Ataria 2018ko uztailaren 23a

22-14 irabazi zuen, Albisurekin batera, Olaizola II-Aretxabaleta bikotearen aurka; Anboto taldean jokatuko du finala.

Jon Ander Albisurekin batera Aimar Olaizolari eta Andoni Aretxabaletari partida irabazita, Iñaki Artolak Bizkaia Txapelketako finalera sailkatzea lortu zuen, igandean, Anboto taldean.

Etxebarrin zuten hitzordua, eta binakako partida irabazi beharra zeukaten, Olaizola II.ak eta Aretxabaletan, beren taldea finalera sailkatu zedin.

Artolak eta Albisuk ez zieten aukerarik utzi, ordea, ostiralean lortutakoa errepikatzeko. Lan erdietan partida puskatu zuten urdinek eta, 11-18ko aldea markatuz hasitakoa, 14-22ko markagailuarekin amaitu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!