Alegiako Festak 2018

III. Alegiako Goitibehera Jaitsiera, uztailaren 14an

Ataria 2018ko uztailaren 4a

Izena emateko epea uztailaren 10ean amaituko da eta www.ehikf.eus helbidean egin beharko da.

Alegiako jaietan bere lekua egiten ari da Goitibehera Jaitsiera, batik bat bere ikusgarritasunagatik.

Aurten, uztailaren 14an, larunbatez, egingo da. Jaitsiera egingo den hirugarren aldia izango da. Galarretako bidean behera egingo dute, 15:00etan hasita.

Izena emateko epea zabalik dago eta uztailaren 10, asteartea, izango da horretarako azken eguna. Izena eman nahi dutenek Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioaren webgunean eman beharko dute, www.ehikf.eus helbidean sartuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!