Alegiako Festak 2018

Umeen bazkarirako eta erretirodunen hamaiketarako izen emateak

Ataria 2018ko uztailaren 3a

Alegiako Karmen festetan umeen herri bazkaria eta erretirodunen hamaiketakoa egingo da aurten ere, biak uztailaren 16an.

Jubilatuen hamaiketakoa 12:00etan izango da, plazan. Izen ematea kultur etxean eta erretirodunen egoitzan egin daiteke uztailaren 6a arte. Haurren bazkaria ere plazan egingo da, 14:00etan. Menua makarroiak, oilaskoa eta izozkia izango da. 2004 eta 2001 artean jaiotakoek parte hartu dezakete, bi urte horietakoak barne. Izena emateko eta txartelak eskuratzeko kultur etxera joan behar da, eta epea uztailaren 6a arte da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!