Tontokalea eta zubiaren arteko errepide zatian egin behar dituzte konponketak, bihar goizean, eta hori dela eta, trafikoari itxita egongo da Alegiako gune hau. Beraz, obrek iraungo duten bi orduetan zehar, Tolosatik edo Ikaztegietatik datozenek ezingo dute Tontokaletik Larraitz auzo aldera joan. Ondorioz, San Juan kalera soilik sartu ahal izango dute.
Bestalde, San Juan kaletik ateratzen direnek ere, ezingo dute Larraitz auzo aldera joan, eta bertatik datozenek ere ezingo dute Tontokaletik pasa. Hortaz, lanek irauten duten bitartean, saihesbidea erabili beharko dute. Lanak amaitzen direnean, errepidea normaltasunez zabalduko da.