Alegiako Festak 2018

Uztailaren 16ko 3x3 saskibaloi txapelketarako izen-ematea, ekainaren 29ra arte

Ataria 2018ko ekainaren 19a

LH 5etik DBH4 bitarteko neska-mutilek hartu ahal izango dute parte maila ezberdinetan.

Alegiako jaien barruan, azken urteetan egin den moduan, 3x3 saskibaloi txapelketa bat jokatuko da gaztetxoen artean. Uztailaren 16an jokatuko da aurten eta parte hartzaileek zabalik dute izena emateko epea.

Alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutilek hartu dezakete parte edo beste modu batera esanda, LH5 mailatik DBH4rainoko gaztetxoek. Izena emateko azken eguna ekainaren 29a, ostirala, izango da eta kultur etxean eman behar da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!