Alegiako eskolako festa, larunbatean

Ataria 2018ko maiatzaren 31

Larunbatean, 2017-18 ikasturteko Eskolako Festa ospatuko dute, Alegian, Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta.

Honakoa izango da egitaraua:

  • 11:30ean: Ikasleen emanaldia herriko frontoian eta ondoren puzgarriak.
  • 14:00etan: Bazkaria. Janaria norberak eraman behar du. Zahagi ardoa eta kafea Guraso elkartearen kontura.
  • 15:00etan: Musika DJ Baldaren eskutik.
  • 16:00etan: Futbol partidak, guraso eta LH 3. zikloko ikasleen artean. Ondoren Guraso eta ikasleen arteko sokatira lehiaketa.
  • 17:00etan: Merienda ikasleentzat Ogi Berriren eta Guraso Elkartearen eskutik. Ondoren musika festa DJ Baldaren eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!