Langaurre Eguneko bazkaria, bertan behera

Ataria 2018ko maiatzaren 25a

Goizeko mendi ibilaldia eta habia kutxen tailerra egingo dituzte, baina bazkaria bertan behera geratu da, eguraldi iragarpena dela eta.

Alegiako Kultura batzordeak aldaketak egin behar izan ditu igandean ospatzekoa den Langaurre Eguneko egitarauan, eguraldia medio. Goizeko 09:30ean Langaurrera oinez igotzeko deialdiak bere horretan jarraitzen du, eta baita 11:30ean egingo den habia kutxen tailerrak ere. Eguraldi oso txarra balego, tailerra kultur etxean egingo da, nahiz eta hori igandean bertan erabakiko den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!