Intxurre futbol taldekoek hartxintxar zelaiari agurra egingo diote

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

Intxurreko futbol taldeak bere eguna ospatuko du maiatzaren 26an, eta aurtengoa berezia izango da, denboraldiaren bukaeran Elorri futbol zelaia hartxintxarrezkoa izateari utzi eta belar artifizialezkoa bihurtuko delako.

Hori horrela, Intxurretik partida bat antolatu dute egun horretarako, 10:00etan hasita. Eta horretarako gaur egungo jokalariei zein aurretik izandakoei egin die gonbita. Izena herriko tabernetan eman daiteke. Hartxintxarrean jokatzen den azken partida izango da, maiatzaren 28an obrak hastekotan baitira.

Intxurre egunean, futbol partida jokatu eta gero bazkaria egingo da plazan, zahagiardo modura. Klubak edaria jarriko du, eta janaria egun fitxa dutenek izango dute. Beste guztiek etxetik eraman beharko dute jatekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!